Esperientzia dugu, eta harritzen jarraitzen dugu
Hogei urtetik gora marketinaren, enpresaren eta komunikazio digitalaren munduan. Gure profilek ibilbide luzea dute B2C eta B2B konpainien marketin-karguetan, ikus-entzunezkoetan, start-ups bioteknologikoetan eta industria-multinazionaletan. Baina gero eta ziurtasun gutxiago ditugu. Badakigu ekintza orok emaitzak izan behar dituela eta, gauza bera egiten baduzu, emaitzak ez direla hobetzen.
Horregatik, esperientzia hori guztia gure bezeroei eramateko prest gaude. Marka-irudi bat leku komunak eta esaldi hutsak baino gehiago da. Zure proiektu erakargarria egingo dugu bezeroentzat eta zuretzat. Zure istorioa modu bisualean kontatuko dugu. Zintzotasunez eta sormenez. Eta, batez ere, zure ikuspuntutik.
Zuek zarete zuen enpresa, eta istorio paregabea duzue kontatzeko.
Zure enpresa ezagutu eta gertutasunez kontatu nahi dugu, pertsonalki. Ezagunagoa izatea. Sinesgarria. Harremanetarako puntu guztietan konfiantza sortzea. Elkarrekin definitu zer elementuk indartzen duten zuen nortasuna, kontakizun hori zuen balioa izan dadin. Artifiziorik gabe. Hizkuntza sinplearekin. Xehetasun txikiei erreparatuz. Handi egingo dugu txikia dena. Emaitzak sortuko ditugu.
Kontatu zergatik egiten duzun egiten duzuna.
Ez bakarrik zer.
Kontentü-n B2B enpresentzako istorioak sortzen ditugu, zurea bezalakoak. Zure zergatia azalduko dugu, zure esperientzia ikuspegi gizatiar eta zintzo batetik. Emozioak gogorarazten ditugu. Emozioak dira zure historia gogorarazteko eta partekatzeko modurik onena.
Analisia.
Zein dira zure bezero idealaren beharrak?
Enpatia-mapa.
Zer eduki kontatuko ditugu?
Zergatik? Noiz? Nola?
Edukia sortzen dugu, estrategia.
Formatuak – Kanalak.
Egutegia.
Banaketa.
Sustapena.
Eta entzuten dugu.
Neurtzea.
Berriz neurtu.
Doitu.
Zure istorioa kontatuko dugu?
Zurekin diseinatu nahi dugu zure marketin-estrategia. Lagundu nahi dizugu presenteago egoten eta zure proposamena hobeto transmititzen.

